XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ikasleak eremu profesionalerako interesa agertzen duen momentuaren aipamenarekin, 5. tipoari irekitzen diogu bidea.

Bi tipo horiek elkarrekin harremanetan ulertu behar ditugu. Batak ikasten ari direnak barneratzen ditu, eta bigarrenak, berriz, ikasketak osatu dituztenak.

Burutzen dituzten jarduerak egoera honekin harremanetan daude. Hezkuntza osagarria lortzeari, gestioak egiteari... eskaintzen diote denbora, aisiarentzat ere denbora erreserbatuz.

Gazteek osaturiko bi tipo horiek inguratzen gaituen gizarteko egoera paradoxikoa aurkezten dute.

Demokratizazioak, gizarte estatuaren garapenak... hezkuntzarako sarbidea ahalbidetu dute, horren ondorio nagusia, okupazio profesional ezberdinetara iritsi ahal izateko prestakuntza egokia duen gazteria izanik.

Baina lan-merkatuak, gainkargatuta, ez du jende hori guztia hartzeko gaitasunik, eta hezkuntza egokia jaso arren, ez dute aukerarik urtez-urteko prestakuntzarekin lortutako gaitasuna duten jarduerak burutzeko.

Gazteei egindako aipamenak, lan-denboraren murriztea adierazten du.

Horiek lanbide bat lortzea geroz eta berantiarragoa baita. Baina lan-denboraren murriztea ezta honetan bakarrik adierazten.

Geroz eta adin gazteagoarekin jarduera profesionala ere uzten baita, ondorioz, gizakiak bere bizitzan zehar eremu profesionalarekin duen harremana murriztuz.

Guzti honek dakarrena, denbora librea geroz eta garrantzitsuagoa izatea da.

Lan-merkatuan barneratutakoek ere eskaintzen diote aisiari denbora, jarduera profesionala mugatuz. Egun oinarrikoa kontsideratzen dugun denbora hau berria da oso, duela urte batzuk izaterik gabea.

Aisiari dagozkion jarduera hauen garrantzian erreparatuz, Olabuenagak, espazioa eta denbora gaurko gizartean izaera berezia hartzen ari direla ondorioztatzen du; ...jada ez dago ez denborarik ez eta espaziorik ere, baizik eta espazio eta denbora erlatiboak, anitzak eta indibidualak

Baieztapen horrekin gizakia posizio pribilegiatu batean jartzen du, bera kontsideratzen baitu bere aisiako denboraren arduradun bakarra.

Berak erabakiko duelarik noiz, nola eta zenbat denborarekin bete denbora librea.